XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
347. Nola gertatu zan Jesukristo Gure Jaunaren Igokundea?Igaroak ziran Berbizkunde ondorengo berrogei egunak.
Baita Apostoluai ere, Apaltokian bilduta zeudela agerturik, emanak zeuzkan azken-irakaspenik bearrezkoenak.
Ondorean, Jerusalen'dik urruti-gabe sorkalderuntz dagoan
Guztiak an bildurik
Apostoluak, Mari Madalen eta an ziran ikasle enparauak, jarri belaunbiko ta, negarrari eutsi eziñik, muñ ematen diete azkenengo aldiz Irakasle Donearen oin zaurituai.
Naigabearen naigabez, iztxo bat esateko ere ez dute almenik.
Jesus'ek orduan, besoak zabal-zabal jarririk, jaso zituan aundikiro zeruruntz eta azken-onespena eman zien.
Ondorean, astiro-astiro asten da goruntz igotzen, ikusleak oro arriturik begira ta begira jarraitzen dioten artean.
Laister, ordea, tartean jarri zitzaien odei argitsu batek ezkutatu zien begien mendetik.